Lan honetan irakurriaren ulermena ebaluatzeko erabiltzen
diren galdera eredu desberdinak Lehen Hezkuntzako 4. mailako testuliburu baten
ikasgaitik hautatutako testu batean identifikatuko ditugu. Agertzen ez diren
galdera motak, ordea, guk osatuko ditugu “Ikastetxeen kanpo eta barne
ebaluazioetarako orientabideak” dokumentuaren erreferentzia kontuan hartuz.
Hona hemen aztertutako irakurgaia:
Irakurrriaren ulermena ebaluatzeko galderak
Informazioa berreskuratzea
Testua hitzez hitz ulertzeko
galderak:
1) Erantzun galderei koadernoan:
·
Kakalardo
izeneko nekazaria benetan igarlea zen?
·
Kakalardok
ba al zekien non zegoen Erregearen eraztuna?
·
Zergatik
egin nahi zuen ihes?
·
Nork
zeukan Erregearen eraztuna?
Informazioa baliokidea
bilatzeko galderak:
4) Kopiatu eta osatu ipuinaren amaiera hitz egokiekin.
Erantzuna ikustean, Erregeak ______ handia eman zion
igarleari. Baina, bat-batean, _____ bat ikusi zuen ______ eta eskuan hartu
zuen. Gero, _____ zer zeukan galdetu zion igarleari. Igarleak, Erregek
harrapatu zuela pentsatuz, berari buruz hau esan zuen "______, Erregeren
esku zaude". Eta Erregek, eskuan zer zeukan igarri zuelakoan are _______
gehiago eman zion.
Testua ulermen globala
Ideia nagusia edo gaia
zehazteko galderak:
5) Idatzi ipuinaren laburpena koadernoan. Kontatu
labur-labur igarlearen istorioa.
Testu baten asmo orokorra
identifikatzeko galderak (asmatutakoa):
Zein da istorio honen irakaspena? Hautatu erantzun bakar
bat.
·
Gezurrek
zailtasunak sortzen dituzte.
·
Gezurrak
esatea ona da.
·
Lapurrek
beti irabazten dute.
Testu baten erabilera orokorra
identifikatzeko galdera
(asmatutakoa):
Irakurritako testua zein liburu motatan aurki daiteke?
Hautatu erantzun bakar bat.
·
Inguruneko
liburuan.
·
Atlas
batean.
·
Hiztegi
batean.
·
Hizkuntzako
narrazio liburu batean.
Interpretazioa
Informazioa erkatzeko eta
kontrastatzeko galderak:
3) Aztertu irudiak eta azaldu ipuineko zein pasarteari dagozkion.
A) B) C)
Ondorioak eta inferentziak:
7) Aukeratu ipuinaren jarraipena. Egin igarlearena eta
azaldu.
·
Zer
gertatu zitzaion gero Kakalardori?
·
Hain
ospetsua zenez, jende askok jotzen zuen berarengana.
·
Egun
batean, norbaitek iruzurti hutsa zela ikusi zuen.
Laguntza
probak indentifikatzeko galderak:
2) Aukeratu. Zergatik esaten zuen kakalardok
honako hau? "Hementxe da lehenengoa. Orain, beste bien zain nago".
·
Bazekielako
lapurra ate ondoan entzuten ari zela.
·
Oilarrak
beste bi kukurruku jotzeko zain zegoelako, ihes egiteko.
Testuaren edukiari buruzko hausnarketa eta testuaren
baliospena
Munduaren gaineko jakintza
bera kontrastatzeko galderak (asmatutakoa):
Zergatik zuten beldur zerbitzaileak?
·
Eraztuna
lapurtu zutelako.
·
Igorlea
itsusia zelako.
·
Oilarra
kukurruku egiten zuelako.
Beste iturri batzuetatik
eskuratutako jakintzak kontrastatzeko galderak (asmatutakoa):
Gure gizartean legez debekatuta dago lapurtzea. Zure ustez,
egokia izan da zerbitzarien jokabidea? Zergatik?
Galderan agerian utzitako ideiekin
kontrastatzeko galderak
(asmatutakoa):
6) Azaldu. Gustatu al zaizu ipuina? Zergatik?
Testuaren formari bueuzko hausnarketa eta testuaren
baliospena
Testuaren egiturari buruzko galderak (asmatutakoa):
Testu guztietan hiru atal bereizi daitezke: hasiera,
korapiloa eta amaiera. Ondorengo esaldiak zein ataletan sartuko zenituzke?
·
Eraztuna
zerbitzariek lapurtu zuten.
·
Kakalardo
txiroa zen.
·
Kakalardo
gela batean giltzapetu zen.
·
Kakalardok
diru asko jaso zuen.
Testuaren estiloaren eta erregistroaren
gaineko galderak (asmatutakoa):
Hurrengo pertsonaietatik zeintzuk daukate jarrera hoberena
eta zeintzuk txarrena? Zergatik?
·
Zerbitzaria.
·
Erregea.
·
Kakalardo.

No hay comentarios:
Publicar un comentario