miércoles, 28 de octubre de 2015

Ahozko Hizkuntza

Ondorengo lerroetan, gure taldeak indentifikatutako formatuen deskribapenak biltzen ditugu, puntuka jasoz irakurlearen erosotasuna eta testuaren ulergarritasuna bilatzeko nahiarekin.

1. formatua: ahozko hizkuntza gelako elkarrekintzetan
Ahozko hizkuntzaren eremua zabal samarra da. Gaur egun ahozko hizkuntzaren irakaskuntzak dauzkan paradigmak honakoak dira Rabal (2004:14) autorearen ikuspegitik:
Hasteko, ahozko hizkuntzaren sintaxia aztertzen duen paradigma daukagu. Jarraitzeko, ahozko hizkuntzaren testu-generoak aztertzen dituen paradigma. Ondoren, ahozko hizkuntza curriculumeko ikaskuntzaren zerbitzura dagoen zeharkako tresna gisa ikusten duen paradigma eta amaitzeko kortesiari dagokion ahozko hizkuntzaren esparrua. Hauez guztiez aparte, Bouchard autoreak (2004) beste bat aipatzen du, arrisku egoeran gertatzen diren komunikazio praktikei deritzona.
Hau esanda, ahozko hizkuntza objektu bezala landu behar da, beraz, honekin batera testu generoak lantzen dituen paradigma egokia da. Honetaz aparte, eskolako curriculuma elkarrekintzan ikasten dela eta hizkuntza hauen arteko bitartekari bihurtzen dela aipatu behar da. Azkenik, curriculuma ikasi bitartean instrukzio hizkuntza ikasi behar duten ikasleak egon behar dira eta alderantziz.
Hortaz, hiru paradigma hauetan kokatzen da.

2. formatua: ahozko hizkuntza objektu gisa:  testu generoak
Irakasleek hainbat arazo edukitzen dituzte ahozko hizkuntza irakasteko orduan ez dakitelako zer modutan landu. Idatzizko hezkuntza lantzeko, testu moldeei buruz hitz egiten diete ikasleei, hala nola, errezeta, ipuina, gutuna, etab. baina berdina egin dezakete ahozkoa irakasteko, hau da, ahozkoa irakasteko ere molde batzuk daude, ez baita berdina lagun artean hitz egitea edo hogei pertsonen aurrean diskurtso bat ematea. Molde horien artean hauek aurkitzen ditugu: azalpenak, kontaketak, txisteak, antzerkiak, iragarkiak, bertsoak, etab.
Aipatzekoa da, ikasle bat ahozko erregistro batean nabarmentzen denean, bertsoetan adibidez, irakasleak uste izaten du ahozko beste moldeetan ere nabarmenduko dela, baina ez da horrela. Molde batean nabaritzen denean trebetasun batzuk eskuratu dituelako izan da, baina ez dira berdinak bertsoetan erabiltzen diren trebetasunak eta hitzaldietan ematen diren trebetasunak.
Nahiz eta ahozko molde batean trebea izan, umeak askotan akatsak egiten dituzte eta horiek ezin dira zuzendu, baina ahozkoak duen abantaila bat akats hori birformulatu daitekeela da, ondoren ondo esateko. Ahozko moldeen beste ezaugarri bat, ekoizpenean pertsona bat edo gehiago egon daitezkeela inplikatuta da.
Amaitzeko esan beharra dago, ahozko testuetan ez direla hitzak bakarrik lantzen, espazioaren kudeaketa eta hitz egiten ari denaren kokapena ere landu egiten dira adibidez.


3. formatua: ahozko hizkuntza irakasgai guztietan, esanahiak negoziatzeko eta ezagutzak eraikitzeko
Formatu honetan elkarrizketak ikasteko momentuan daukan botereari buruz hitz egiten da, non irakaslea aldaketak bat sortu behar duen estrategia berrien erabilerarekin.
Askotan irakasleak ikasleak oso erantzun labur edo sinpleak ematen dituztelako kexatzen dira, eta gertatzen dena irakasleak bera ez diela gehiago egiten uzten da; izan ere, klasean hitz egiteko daukaten momentu bakarra beste ikasleen aurrean zerbait aurkeztu behar dutenean da. Horrela ezinezkoa da ikaslea gustura egotea hitzaldi bat eman behar duenean.
Horretaz aparte, ikasle batek landutako materia ikasi duen ala ez jakiteko estrategia aldatu behar da, galdera zaparrada alde batera utziz eta ikasleen arteko elkarrizketa sustatuz. Elkarrizketa honekin ikasleak beste pertsonen haurrean hitz egitera ohituko dira eta ikasi beharrekoa hobeto barneratuko dute, gainera honi esker errezago egingo zaie ikasleei materia guztia barneratzea eta, horrela, ikastea haien arteko informazio eta iritziak alderatuz.

4. formatua: ahozko hizkuntza curriculumaren bidez eta curriculuma hizkuntzaren bidez
Murgiltze egoeretan beharrezkoa egiten da arloari buruzko ezagutzak eraiki ahal izateko hizkuntza alderdietan arreta jartzea. Hizkuntzak arloko ezagutzak bideratzen dituen heinean, ulermena ezagutzaren eraikuntza aurreko baldintza bezala kontsideratu dezakegu.
Hizkuntza eta curriculumeko arloak integratzeko beharrezkoa egiten da ikaskuntza negoziatzeko testuinguruak sortzea, hau da: hizkuntza edukien esanahia eta forma negoziatzeko. Arlo bateko edukien planifikazioan kontuan hartu beharko dira ezagutza berrien ulermena, azalpena eta eraikuntza ahalbidetzen dituzten hizkuntza edukiak. Halaber, arloetako edukiak hizkuntza gaiak lantzeko erabiltzen saiatu behar gara, ahozko zein idatzizko ikasleen komunikatzeko moduan agertzen diren hutsuneak bete ahal izateko. Horrela, ikasleen ulermen maila edozein arlotan altua izatea lortzen da.
Murgiltze ereduetan ikasleek eduki zientifikoez eta eduki hauetaz hitz egiteko erabiltzen den hizkuntza zientifikoaz jabetu behar dira. Beraz, ahozko hizkuntza curriculumaren bidez landu behar dugu eta aldi berean curriculumaren edukiak hizkuntzaren bitartez.

DOLZ: mintzamena eta ahozko adierazpena
Oso garrantzitsua da ahozko adierazpena umeetan lantzea. Bai indibidualki zein sozialki, gaitasun hau funtsezkoa da eskola eta gizarteko edozein esparrutan murgildu eta garatu ahal izateko.
Ahozko hizkuntza klasean lantzeko pausurik garrantzitsuena hizkuntzarekiko jarrera izatea da, eta hau positiboa izanik, hizkuntza garatzeko ahalmena areagotzen da, mota askotako jarduerak eginez, mintzamenaz aparte.
Bestalde, irakasgaiak hizkuntza ezberdinetan lantzeak berebiziko rola hartzen du, hizkuntza horietako gaitasuna edukiak landuz garatzen baita.
Mintzamenaren aldetik, ez da izaten nahikoa hau erabiltzearekin, baizik eta honen irakaskuntza ere, dauzkan alderdi desberdinak kontuan hartuta, garatu behar da. Mintzamenaren lanketa gauzatzeko beste alde garrantzitsu bat irakasleen prestakuntza da. Hauek etengabe hezi behar dira, ahozko adierazpenaren garapen egokia gerta dadin. Horrez gain, irakasleen arteko koordinazioa ezinbestekoa da, batez ere hizkuntzen irakasleen artean.
Euskara zein bestelako hizkuntzak garatzerako orduan, eskolak ez ezik kanpo faktoreek ere rol handia jokatzen dute, eta horiek aprobetxatu behar dira hizkuntza desberdinetan ahozko adierazpena lantzeko.

Euskararen aldetik, ahozko adierazpena ez ezik idatzikoa ere landu behar da; azken batean, egokiena alderdi guztiak lantzea da, hori baita euskararen irakaskuntzak gaur egun aurrez aurre duen erronkarik nagusiena.

Montserrat Fons. Lehenengo irakurketarako 10 GILTZARRIAK:


1. Haurrak mundu letratu batez inguratzea.

2. Teknika desberdinak erlazionatu.

3.Irakurketa ozenaren abantailak.

4.Ikasleak elkarrekin testuak idaztea

5.Idatzizko eta ahozko erlazioak.

6.Irakurtzen ikasten esperimentazioaren bitartez.

7.Idazketa eta irakurketa, denbora behar duten prozesua.

8.Umeen esfortzua positiboki baloratzea.

9.Hizkuntzaren erabilerak gizartean. 

10.Irakurketaren txertapena egunerokotasunean. 

miércoles, 14 de octubre de 2015

Irakurriaren ulermenaren ebaluazioa


Lan honetan irakurriaren ulermena ebaluatzeko erabiltzen diren galdera eredu desberdinak Lehen Hezkuntzako 4. mailako testuliburu baten ikasgaitik hautatutako testu batean identifikatuko ditugu. Agertzen ez diren galdera motak, ordea, guk osatuko ditugu “Ikastetxeen kanpo eta barne ebaluazioetarako orientabideak” dokumentuaren erreferentzia kontuan hartuz.

Hona hemen aztertutako irakurgaia:

Irakurrriaren ulermena ebaluatzeko galderak
Informazioa berreskuratzea
Testua hitzez hitz ulertzeko galderak:
1) Erantzun galderei koadernoan:
·         Kakalardo izeneko nekazaria benetan igarlea zen?
·         Kakalardok ba al zekien non zegoen Erregearen eraztuna?
·         Zergatik egin nahi zuen ihes?
·         Nork zeukan Erregearen eraztuna?
Informazioa baliokidea bilatzeko galderak:
4) Kopiatu eta osatu ipuinaren amaiera hitz egokiekin.
Erantzuna ikustean, Erregeak ______ handia eman zion igarleari. Baina, bat-batean, _____ bat ikusi zuen ______ eta eskuan hartu zuen. Gero, _____ zer zeukan galdetu zion igarleari. Igarleak, Erregek harrapatu zuela pentsatuz, berari buruz hau esan zuen "______, Erregeren esku zaude". Eta Erregek, eskuan zer zeukan igarri zuelakoan are _______ gehiago eman zion.
Testua ulermen globala
Ideia nagusia edo gaia zehazteko galderak:
5) Idatzi ipuinaren laburpena koadernoan. Kontatu labur-labur igarlearen istorioa.
Testu baten asmo orokorra identifikatzeko galderak (asmatutakoa):
Zein da istorio honen irakaspena? Hautatu erantzun bakar bat.
·         Gezurrek zailtasunak sortzen dituzte.
·         Gezurrak esatea ona da.
·         Lapurrek beti irabazten dute.
Testu baten erabilera orokorra identifikatzeko galdera (asmatutakoa):
Irakurritako testua zein liburu motatan aurki daiteke? Hautatu erantzun bakar bat.
·         Inguruneko liburuan.
·         Atlas batean.
·         Hiztegi batean.
·         Hizkuntzako narrazio liburu batean.     
Interpretazioa
Informazioa erkatzeko eta kontrastatzeko galderak:
3) Aztertu irudiak eta azaldu ipuineko zein pasarteari dagozkion.
            A)                               B)                               C)
Ondorioak eta inferentziak:
7) Aukeratu ipuinaren jarraipena. Egin igarlearena eta azaldu.
·         Zer gertatu zitzaion gero Kakalardori?
·         Hain ospetsua zenez, jende askok jotzen zuen berarengana.
·         Egun batean, norbaitek iruzurti hutsa zela ikusi zuen.
Laguntza probak indentifikatzeko galderak:
2) Aukeratu. Zergatik esaten zuen kakalardok honako hau? "Hementxe da lehenengoa. Orain, beste bien zain nago".
·         Bazekielako lapurra ate ondoan entzuten ari zela.
·         Oilarrak beste bi kukurruku jotzeko zain zegoelako, ihes egiteko.
Testuaren edukiari buruzko hausnarketa eta testuaren baliospena
Munduaren gaineko jakintza bera kontrastatzeko galderak (asmatutakoa):
Zergatik zuten beldur zerbitzaileak?
·         Eraztuna lapurtu zutelako.
·         Igorlea itsusia zelako.
·         Oilarra kukurruku egiten zuelako.
Beste iturri batzuetatik eskuratutako jakintzak kontrastatzeko galderak (asmatutakoa):
Gure gizartean legez debekatuta dago lapurtzea. Zure ustez, egokia izan da zerbitzarien jokabidea? Zergatik?
Galderan agerian utzitako ideiekin kontrastatzeko galderak (asmatutakoa):
6) Azaldu. Gustatu al zaizu ipuina? Zergatik?
Testuaren formari bueuzko hausnarketa eta testuaren baliospena
Testuaren egiturari buruzko galderak (asmatutakoa):
Testu guztietan hiru atal bereizi daitezke: hasiera, korapiloa eta amaiera. Ondorengo esaldiak zein ataletan sartuko zenituzke?
·         Eraztuna zerbitzariek lapurtu zuten.
·         Kakalardo txiroa zen.
·         Kakalardo gela batean giltzapetu zen.
·         Kakalardok diru asko jaso zuen.
Testuaren estiloaren eta erregistroaren gaineko galderak (asmatutakoa):
Hurrengo pertsonaietatik zeintzuk daukate jarrera hoberena eta zeintzuk txarrena? Zergatik?
·         Zerbitzaria.
·         Erregea.
·         Kakalardo.