jueves, 17 de septiembre de 2015

Kontzeptuak

1.            Ikasteredu elebidunak:
Gizarte elebidunaz hitz egiten dugunean, bi hizkuntza aldi berean erabiltzeko gai den gizarte bati deritzogu. Hala ere, bi hizkuntza hauek ez dira maila berean egon behar, orokorrean mailen arteko desorekak aurkitzen ditugu.
Ikasteredu elebidunak hizkuntza bietan gaitasun-maila egokia lortzeaz arduratzen da. Euskal Herrian, 1983ko elebitasun dekretutik aurrera, hiru ikasteredu desberdin legeztatu ziren: A, B eta D. Eredu hauek biztanleriaren eskaerak asebetetza helburu bezala daukate. A ereduan ikasgai guztiak gazteleraz lantzen dira, euskara ikasgai bakar batean landuz (%10); B ereduan, berriz, euskara eta gaztelera portzentai berberean erabiliak dira, euskara eta beste ikasgai batzuk euskaraz emanez; eta  D ereduan, azkenik, ikasgai guztiak euskaraz ematen dira (%90), gaztelania izan ezik.

Hizkuntza bi (edo gehiago) erabiltzea ikas-irakasbide gisa ikasle baten eskola ibilbidean” (Cummins, 2010)

2.            Ereduen ebaluaketa: kuantitatiboa eta besterik? 
Alde batetik, eredu kauntitatiboa daukagu; honek, euskarak eskolan izan behar duen lekua, gaiak edo ordu kopuruak aztertzen dituena. Hau da, zein den euskararen erabilera maila.
Beste alde batetik, eredu kualitatiboa agertzen da; kuantitatiboan ez bezala, ebaluazio kualitatiboa pertsonek ereduen bitartez (A, B eta D ereduak) eskuratzen duten gaitasun edo hizkuntz mailan oinarritzen da.  Egindako ikerketen arabera, Gaztelania eta Euskara elkartuz, D ereduan eskuratzen den hizkuntza maila, bai euskara mailari bai gaztelania mailari dagokionez nahiko parekoa da; hau da, nahiz eta ikasgai gehienak euskaraz landu gaztelania maila ez da galtzen.

3.       Murgiltze programa edo eredua:
Ama hizkuntza ez den beste hizkuntza batean ikaskuntza lantzea da. Eredu honetan, inkontzienteki bigarren hizkuntza bat ikasiko da lehenengoa galdu gabe. Honen adibide argiena ama hizkuntzaren ikaskuntzan ikusi dezakegu, umeak garenean hizkuntzari eta eginkizunari arretarik jarri gabe ikasten dugunean egoerak eta inguruak bultzatuta.

4.         Hizkuntzen irakaskuntza bateratua:
Cumminsen hipotesian oinarrituta, hizkuntza ezberdinak irakasterakoan, hizkuntza bakoitzean landu beharreko edukiak komunean izatea proposatzen da. Izan ere, hizkuntza batean ikasitakoa beste hizkuntzetara transmititzen daiteke
Honen helburua ez da ikasi beharreko hizkuntza bakoitzean elebakarrek duten gaitasuna lortzea, baizik eta hizkuntza bakoitzean gizarte beharrizan jakin batzuei aurre egiteko adinako gaitasunak lortzea.
Adibidez, Euskaraz testuaren ezaugarriak landu baditugu, ez da beharrezkoa izango gaztelania gai bera hain sakon lantzea.

5.         Sakoneko gaitasuna (CUP). Hizkuntzen arteko interdependentzia:
Cumminsen “common underlying proficiency” hizkuntzak ikasterakoan komunak izaten  diren gaitasun kognitiboen eta akademikoen bilkurari deritzo. Horrela azaldu daiteke nola hiztun elebidunek bigarren hizkuntza bat ikasten dutenean lehenengoan lortutako gaitasunak aplikatu ditzakete. Beraz, ondoriozta dezakegu, hizkuntza bakoitzaren ezaugarriak azalekoak direla, eta hauen azpian, sakoneko gaitasun komuna dagoela.

6.         Hizkuntzen arteko interdependentzia:
Interdependentzia ezaugarri psikolinguistiko bat da, zeinak hizkuntza bi dakizkigunean, hizkuntza batean bereganatzen ditugun ezagutzak bestera transferitzen direla esaten duen.Transmititzen diren kontzeptu hauen artean, ezaugarri linguistikoak, egitura diskurtsiboak eta hizkuntzarekin zerikusia duten beste zenbait gaitasun daude; hala nola, irakurri, idatzi..

7.         Atalasaren hipotesia:
Cumminsek, atalasaren hipotesian azaltzen du nola pertsona elebidun batek, menperatzen dituen bi hizkuntza horietako batean behintzat, pertsona elebakar batek menperatzen duen hizkuuntzan (oinarrizko atalasea) duen maila bera lortu behar duela. Pertsona elebidunak bi hizkuntzatan maila hori lortzen badu, atalase gorenean egongo da, eta abantailak izango ditu bai errendimenduan, bai bestelako ezagutzak barneratzean.

8.         Elebitasun gehitzailea
Ikasle batek, hizkuntza berri bat ikasterakoan, bere hizkuntzari kalterik eragin gabe, hizkuntzen aurreko jarrerak positiboak izaten dira. Horri elebitasun gehigarria deitzen zaio, non, ama-hizkuntza jakin bat duen ikasleak beste hizkuntza bat ikasten duen eskolan, eta positiboki ikusten du, ez mehatxu bat bezala.

Elebitasun kengarrian aldiz, egoera erabat desberdina da. Prestigio txikiko taldeari hizkuntza indartsu bat ezartzen zaio, hizkuntza ahularen balio sozio-kulturakak gutxiesten direlarik. Kasu honetan, bigarren hizkuntza hori lehenengoaren kaltean ikasten da, horrek segurtasun falta eta ikasteko bidea oztopatzen dutelarik. Mehatxu moduan ikusten da hizkuntza indartsua egoera honetan.

9.         Vygotskiren ekarpenak:
Autore honek bi ekarpen nagusi egin zituen; alde batetik eremu hurbileko garapena deritzon ideia garatu zuen. Ikasleek haien kabuz ikasi ditzaketena eta gidari baten laguntzaz lortu dezaketenaren artean dagoen desberdintasunean aurkitzen dugu garapen hurbileko eremu hau. Beste alde batetik, ikasleak gizabanako bakoitzak bezala, berez duen adimenari esker, ingururnetik edozein egoerari aurre egiteko baliabideak erabiltzeko gai da. Hau ez da indibidualki garatzen baizik eta eskolak, giroak, ohiturek eta bestelako faktore sozialei esker lortzen du.

10.       Testu generoa. sekuentzia didaktikoa: Hizkuntzen erabilera irakasteko orduan, testu-generoak proposatzen dituzte irakas objektu modura, ikasleari gizarteko hizkuntza jardueretan parte hartzeko aukera ematen diolako. Testu-generoak denboran zehar egonkortu diren hizkuntza erabiltzeko moduak dira. Irakasteko baliabide zehatz bat sekuentzia didaktikoak dira. Helburua testu-generoen erabileraz jabetzea da; esate baterako, testu-genero bat zein egoera komunikatibotan erabiltzen den irakasteaa. Genero horren ezaugarri testual-diskurtsiboak lantzeaz gain, jarduerak dituen ezaugarri gramatikalak ere lantzen dira, gramatika arauak ezinbestean errespetatu behar baitira testu/diskurtsoen funtzionamendurako. Ikasleei zentzu komunikatibo osoa duten proiektuak aurrera eramateko proposatzen zaie.

11.       Zer da 5 eta 8 urte bitartean ikasten dena?
Zortzi urterekin lortutako gaitasuna ipuinak kontatzerakoan askoz handiagoa da 5 urterekin daukatena baino. Bost urterekin kapazak dira ekintzen aipamen zehatzak egiteko, harridura markak erabiltzeko eta kontalariaren eta pertsonaien ahotsak desberdintzeko. 8 urterekin, aldiz, espazioa, denbora, berbaldia eta edukiak zehaztuta daude, aditzen deborak egokitzen dira eta mekanismo formalagoak erabiltzen dira. Hala ere, biak kapazak dira ipuin egokiak lantzeko, eta umeen arabera desberdintasunak ikus ditzakegu, 5 urteko ume askok ipuin zehatz eta landuak egiteko gai dira eta.

12.       Hizkuntzen irakaskuntza bateratuaren zenbait oinarri:

Irakaskuntza bateratua ikuspegi koordinatu eta koherente batean zentratzen da, baztertuz hizkuntza bakoitza era bakartuan eta isolatuan irakastea. Irakaskuntza honen helburua eleaniztasuna lantzea da, eta ikasleek beraien ama-hizkuntzaz aparte, atzerriko hizkuntzak eta  herrialde elebidunetan dauden hizkuntzak ikastea da. Ikasten duten hizkuntza hauen komunikatzeko gaitasuna lortu behar dute, eskolatik kanpo erabili ahal izateko, eta ez elebakarrak hitz egiten duten moduan ikasteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario