miércoles, 30 de septiembre de 2015
jueves, 17 de septiembre de 2015
Kontzeptuak
1. Ikasteredu elebidunak:
Gizarte
elebidunaz hitz egiten dugunean, bi hizkuntza aldi berean erabiltzeko gai den
gizarte bati deritzogu. Hala ere, bi hizkuntza hauek ez dira maila berean egon
behar, orokorrean mailen arteko desorekak aurkitzen ditugu.
Ikasteredu
elebidunak hizkuntza bietan gaitasun-maila egokia lortzeaz arduratzen da.
Euskal Herrian, 1983ko elebitasun dekretutik aurrera, hiru ikasteredu desberdin
legeztatu ziren: A, B eta D. Eredu hauek biztanleriaren eskaerak asebetetza
helburu bezala daukate. A ereduan ikasgai guztiak gazteleraz lantzen dira,
euskara ikasgai bakar batean landuz (%10); B ereduan, berriz, euskara eta
gaztelera portzentai berberean erabiliak dira, euskara eta beste ikasgai batzuk
euskaraz emanez; eta D ereduan, azkenik,
ikasgai guztiak euskaraz ematen dira (%90), gaztelania izan ezik.
“Hizkuntza bi (edo gehiago) erabiltzea
ikas-irakasbide gisa ikasle baten eskola ibilbidean” (Cummins, 2010)
2. Ereduen ebaluaketa: kuantitatiboa eta
besterik?
Alde
batetik, eredu kauntitatiboa daukagu; honek, euskarak eskolan izan behar duen
lekua, gaiak edo ordu kopuruak aztertzen dituena. Hau da, zein den euskararen
erabilera maila.
Beste
alde batetik, eredu kualitatiboa agertzen da; kuantitatiboan ez bezala,
ebaluazio kualitatiboa pertsonek ereduen bitartez (A, B eta D ereduak)
eskuratzen duten gaitasun edo hizkuntz mailan oinarritzen da. Egindako ikerketen arabera, Gaztelania eta
Euskara elkartuz, D ereduan eskuratzen den hizkuntza maila, bai euskara mailari
bai gaztelania mailari dagokionez nahiko parekoa da; hau da, nahiz eta ikasgai
gehienak euskaraz landu gaztelania maila ez da galtzen.
3. Murgiltze programa edo eredua:
Ama
hizkuntza ez den beste hizkuntza batean ikaskuntza lantzea da. Eredu honetan,
inkontzienteki bigarren hizkuntza bat ikasiko da lehenengoa galdu gabe. Honen
adibide argiena ama hizkuntzaren ikaskuntzan ikusi dezakegu, umeak garenean
hizkuntzari eta eginkizunari arretarik jarri gabe ikasten dugunean egoerak eta
inguruak bultzatuta.
4. Hizkuntzen irakaskuntza bateratua:
Cumminsen
hipotesian oinarrituta, hizkuntza ezberdinak irakasterakoan, hizkuntza
bakoitzean landu beharreko edukiak komunean izatea proposatzen da. Izan ere,
hizkuntza batean ikasitakoa beste hizkuntzetara transmititzen daiteke
Honen
helburua ez da ikasi beharreko hizkuntza bakoitzean elebakarrek duten gaitasuna
lortzea, baizik eta hizkuntza bakoitzean gizarte beharrizan jakin batzuei aurre
egiteko adinako gaitasunak lortzea.
Adibidez,
Euskaraz testuaren ezaugarriak landu baditugu, ez da beharrezkoa izango
gaztelania gai bera hain sakon lantzea.
5. Sakoneko gaitasuna (CUP). Hizkuntzen arteko
interdependentzia:
Cumminsen
“common underlying proficiency” hizkuntzak ikasterakoan komunak izaten diren gaitasun kognitiboen eta akademikoen
bilkurari deritzo. Horrela azaldu daiteke nola hiztun elebidunek bigarren
hizkuntza bat ikasten dutenean lehenengoan lortutako gaitasunak aplikatu
ditzakete. Beraz, ondoriozta dezakegu, hizkuntza bakoitzaren ezaugarriak
azalekoak direla, eta hauen azpian, sakoneko gaitasun komuna dagoela.
6. Hizkuntzen
arteko interdependentzia:
Interdependentzia ezaugarri
psikolinguistiko bat da, zeinak hizkuntza bi dakizkigunean, hizkuntza batean
bereganatzen ditugun ezagutzak bestera transferitzen direla esaten
duen.Transmititzen diren kontzeptu hauen artean, ezaugarri linguistikoak,
egitura diskurtsiboak eta hizkuntzarekin zerikusia duten beste zenbait gaitasun
daude; hala nola, irakurri, idatzi..
7.
Atalasaren hipotesia:
Cumminsek,
atalasaren hipotesian azaltzen du nola pertsona elebidun batek, menperatzen
dituen bi hizkuntza horietako batean behintzat, pertsona elebakar batek
menperatzen duen hizkuuntzan (oinarrizko atalasea) duen maila bera lortu behar
duela. Pertsona elebidunak bi hizkuntzatan maila hori lortzen badu, atalase
gorenean egongo da, eta abantailak izango ditu bai errendimenduan, bai
bestelako ezagutzak barneratzean.
8.
Elebitasun gehitzailea
Ikasle
batek, hizkuntza berri bat ikasterakoan, bere hizkuntzari kalterik eragin gabe,
hizkuntzen aurreko jarrerak positiboak izaten dira. Horri elebitasun gehigarria
deitzen zaio, non, ama-hizkuntza jakin bat duen ikasleak beste hizkuntza bat
ikasten duen eskolan, eta positiboki ikusten du, ez mehatxu bat bezala.
Elebitasun
kengarrian aldiz, egoera erabat desberdina da. Prestigio txikiko taldeari
hizkuntza indartsu bat ezartzen zaio, hizkuntza ahularen balio sozio-kulturakak
gutxiesten direlarik. Kasu honetan, bigarren hizkuntza hori lehenengoaren
kaltean ikasten da, horrek segurtasun falta eta ikasteko bidea oztopatzen
dutelarik. Mehatxu moduan ikusten da hizkuntza indartsua egoera honetan.
9.
Vygotskiren ekarpenak:
Autore
honek bi ekarpen nagusi egin zituen; alde batetik eremu hurbileko garapena deritzon ideia garatu zuen. Ikasleek haien
kabuz ikasi ditzaketena eta gidari baten laguntzaz lortu dezaketenaren artean
dagoen desberdintasunean aurkitzen dugu garapen
hurbileko eremu hau. Beste alde batetik, ikasleak gizabanako bakoitzak
bezala, berez duen adimenari esker,
ingururnetik edozein egoerari aurre egiteko baliabideak erabiltzeko gai da. Hau
ez da indibidualki garatzen baizik eta eskolak, giroak, ohiturek eta bestelako
faktore sozialei esker lortzen du.
10.
Testu generoa. sekuentzia
didaktikoa: Hizkuntzen erabilera irakasteko orduan, testu-generoak
proposatzen dituzte irakas objektu modura, ikasleari gizarteko hizkuntza
jardueretan parte hartzeko aukera ematen diolako. Testu-generoak denboran zehar
egonkortu diren hizkuntza erabiltzeko moduak dira. Irakasteko baliabide zehatz
bat sekuentzia didaktikoak dira. Helburua testu-generoen erabileraz jabetzea
da; esate baterako, testu-genero bat zein egoera komunikatibotan erabiltzen den
irakasteaa. Genero horren ezaugarri testual-diskurtsiboak lantzeaz gain,
jarduerak dituen ezaugarri gramatikalak ere lantzen dira, gramatika arauak
ezinbestean errespetatu behar baitira testu/diskurtsoen funtzionamendurako.
Ikasleei zentzu komunikatibo osoa duten proiektuak aurrera eramateko proposatzen
zaie.
11.
Zer da 5 eta 8 urte bitartean
ikasten dena?
Zortzi
urterekin lortutako gaitasuna ipuinak kontatzerakoan askoz handiagoa da 5
urterekin daukatena baino. Bost urterekin kapazak dira ekintzen aipamen
zehatzak egiteko, harridura markak erabiltzeko eta kontalariaren eta
pertsonaien ahotsak desberdintzeko. 8 urterekin, aldiz, espazioa, denbora,
berbaldia eta edukiak zehaztuta daude, aditzen deborak egokitzen dira eta
mekanismo formalagoak erabiltzen dira. Hala ere, biak kapazak dira ipuin egokiak
lantzeko, eta umeen arabera desberdintasunak ikus ditzakegu, 5 urteko ume askok
ipuin zehatz eta landuak egiteko gai dira eta.
12. Hizkuntzen irakaskuntza bateratuaren zenbait oinarri:
Irakaskuntza bateratua ikuspegi
koordinatu eta koherente batean zentratzen da, baztertuz hizkuntza bakoitza era
bakartuan eta isolatuan irakastea. Irakaskuntza honen helburua eleaniztasuna
lantzea da, eta ikasleek beraien ama-hizkuntzaz aparte, atzerriko hizkuntzak
eta herrialde elebidunetan dauden
hizkuntzak ikastea da. Ikasten duten hizkuntza hauen komunikatzeko gaitasuna
lortu behar dute, eskolatik kanpo erabili ahal izateko, eta ez elebakarrak hitz
egiten duten moduan ikasteko.
Talde arauak
Talde
funtzionamendurako arduradunak
Koordinatzailea: Asier Artetxe Querejeta
Idazkari
eta bozeramaile: Aitor
Calzada Gracia
Blogeko
arduraduna: Xabier
Ibarrondo Martín
Dokumentuak
imprimatzeko arduraduna: Mikel
Gamboa Perez
Euskararen
eta akten arduraduna: Gorka
Ibarmia Urruzola
Denbora
kudeatzailea eta materialen arduraduna: Mikel Aulestia García
Arau orokorrak
2.
Taldekideen mezuei lehenbailehen erantzutea.
3.
Justifikatuta egon ezean, bilera guztietara etortzea.
4.
Taldekideen artean lagundu eta eginbeharrak banatu.
5.
Lanerako euskaraz hitz egin.
Talde batzarretan funtzionamendurako pausoa
1. Galdera
abiarazlea edo egin beharrekoa identifikatu erantzuna emateko.
2. Horretarako beharrezkoak diren dokumentuak identifikatu eta taldekideen artean banatu.
3. Guztion artean eztabaida bat sortu irakurritako dokumentuetan oinarrituz, ideia ezberdinak aztertu eta horien gaineko gogoeta egin.
4. Taldeko hipotesia luzatu eta argumentatu galdera abiarazleari erantzuna
emanez.
5. Hurrengo egunerako galdera abiarazlea edo egin beharrekoa identifikatu.
6.
Horretarako beharrezkoak diren
dokumentuak identifikatu eta eginbeharren banaketa.
Taldeko ebaluazio irizpideak
1. Taldearen onerako egindako ekarpenen zuzentasuna.
2. Lan egiterakoan eraginkortasun maila.
3. Organizazioa, txukuntasuna eta puntualitatea.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)